Tuesday, March 22, 2011

Toki-Alai ingurunea.

Gure ustez toki alai alboan okindegi bat izatea bere alde onak eta txarrak dauzka.
Alde txarrak:
Okindegiko kamioiak karretera desgastatzen dute.
Usain nahiko nazkagarria datorkifu batzuetan.
Okindegiko keak batzutan gure patioa keaz inguratzea.
Lehen zelai eta berlardi politak zeuden lekuan, non ardiak eta behiak pozik eta zoriontzu bizi ziren, orain fabrika batean bihurtu dute, haien ekosistema puskatuz.
Alde onak:
Eskolara sartu baino lehen eta eskola bukatu eta gero, hara joan zaitezke ogi egin berria erosteko.Fabrika bat aintzinako gaztelu baten ondoan egotea zonaldea errebalorizatzen du.Jangelan beti izango dugu eguneroko ogia.
Jadanik kritikatu dugu okindegia eskola alboan egotea, eta zuek ze pentzatzen duzue?

Friday, March 18, 2011

Inauteriak!

Inauteriak, ihauteak, ihoteak edo haratusteak mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira. haratuste hitzaren sortitza "haragi uztea" ei da eta , mendebaldeko euskaraz erabiltzen da, nahiz eta gaur egun "haragi" eta "utzi" hitzak euskalki hartan ohikoenak ez izan. Azken izen hau mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo carnivalen parekoena da, hauek latinetik baitatoz: carne (haragi) eta levare (utzi).
Hala ere Euskal Herrian iƱauteri, ihauteri, haratuste eta iyote gehiagotan erabiltzen dira. Inauteri eleak "inausi" aditzarekin harremana bide dauka, zuhaitzak inausteko garaiarekin, alegia.
Inauterien hasiera septuagesimak mugarritzen du, Inauterietako asteazkena baino hiru igande lehenago, baina hainbat lekuetan Eguberri ortodoxoa hasten da, hau da, Eguberri katolikoa eta 12 egunera (Errege eguneko bezpera, Urtarrilaren 6a). Neguko janari erreserbak Aste santuaren aurreko baraua baino lehen jateko (bereziki haragia eta arrautzak) beharrarekin harremanduta dago. Inauteriak Asteartean bukatzen dira (Inauterietako Astearte handia, munduko hainbat lekuetan Mardi grass) moduan ezagutzen dena), eta hurrengo egunean hasten da ofizialki baraua. Hainbat lekutan hurrengo larunbata ere erabiltzen da inauterietarako, adibidez Algorta eta Altsasun Euskal Herrian, eta igandea erabiltzen da Bilboko santutxu auzoan.

toki-alai eskola

http://www.tokialai.org/

toki-alai

Toki-Alai, 1984an, Arbesko eraikuntza zaharrean jaiotako proiektua da. Garai hartan guraso eta irakasle talde txiki baten gogoa eta lanari esker, Dunboa eta Santa Elena ikastetxeetara joaten ziren Toki-Alai Haur Eskololako ikasleak izen eta izaera propio zuen ikastetxea bihurtu zuten, Toki-Alai H.I., alegia.
Hasiera gogorra izan zen, Irun hiriko auzo desberdinetako ikasleak biltzen zituen D ereduko proiektu publikoa aurrera ateratzea ez baitzen erreza. Oztopo asko gainditu behar izan ziren, ingurukoak eta Hezkuntza Sailak berak jarritakoak barne, eta urteren batean hamar ikasle besterik ez zegoen matrikulaturik.
Baina proiektu hartan inork gutxik sinesten bazuen ere, aurrera jarraitu zuen. Baliabide eta laguntza gutxi genuen, baina ilusioa eta oztopoak gainditzeko gogo handia. Lehenengo urteetan gela bakar bat zegoen maila bakoitzean, eta denak Arbesko eraikuntza zahar hartan, baina proiektua gorpuzten zihoan adinean, 1989an maila bakoitzeko gela bakar bat izatetik hiru gela izatera iritsi ginen. Berriro ere irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta, haurtzaindegiz haurtzaindegi gure proiektua ezagutzera ematera joan ginen, eta arrakasta handia izan zuen Irungo gurasoen artean.


Thursday, March 10, 2011

stop motionnn!!

 
stop motion honetan aintzinako makina arkade bat simulatu dugu lego piezekin, argazki asko egin izan behar ditugu eta gero oredenagailu batera pasa eta denak ordenatu. Windows movie maker izeneko programa batekin egin dugu lan hau, han argazkiak kargatuz eta zintzilikatuz. 

Wednesday, March 9, 2011

Gimp 2

lehenengo guraizeak asignatuko ditugu eta lehenengo kuata, kolore gorriz dagoena selekzionatuko dugu. Ondoren, koloreak erresaltaztea erabaki genuen enta amaieran, guraizeen selekzioa inbertitu genuen eta beste gustia difuminatu genuen sertxobait.