Inauteriak, ihauteak, ihoteak edo haratusteak mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira. haratuste hitzaren sortitza "haragi uztea" ei da eta , mendebaldeko euskaraz erabiltzen da, nahiz eta gaur egun "haragi" eta "utzi" hitzak euskalki hartan ohikoenak ez izan. Azken izen hau mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo carnivalen parekoena da, hauek latinetik baitatoz: carne (haragi) eta levare (utzi).
Hala ere Euskal Herrian iƱauteri, ihauteri, haratuste eta iyote gehiagotan erabiltzen dira. Inauteri eleak "inausi" aditzarekin harremana bide dauka, zuhaitzak inausteko garaiarekin, alegia.
Inauterien hasiera septuagesimak mugarritzen du, Inauterietako asteazkena baino hiru igande lehenago, baina hainbat lekuetan Eguberri ortodoxoa hasten da, hau da, Eguberri katolikoa eta 12 egunera (Errege eguneko bezpera, Urtarrilaren 6a). Neguko janari erreserbak Aste santuaren aurreko baraua baino lehen jateko (bereziki haragia eta arrautzak) beharrarekin harremanduta dago. Inauteriak Asteartean bukatzen dira (Inauterietako Astearte handia, munduko hainbat lekuetan Mardi grass) moduan ezagutzen dena), eta hurrengo egunean hasten da ofizialki baraua. Hainbat lekutan hurrengo larunbata ere erabiltzen da inauterietarako, adibidez Algorta eta Altsasun Euskal Herrian, eta igandea erabiltzen da Bilboko santutxu auzoan.
No comments:
Post a Comment